ALBERDI ZUAZUBIZKAR, Pello
(Elgeta, Gipuzkoa , 1958 )
Pintura. Elgeta (Gipuzkoa)

Bartzelonako Massana Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen.

1988
Gasteizeko Pintura eta Eskulturako VIII. Biurteko Plastikorako aukeratu zuten.
Lehen pintura-saria lortu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Donostiako
Artista Hasiberrien Lehiaketan.
1989
Vianako Printzea Erakundeak antolatutako Nafarroako Jaialdietako Arte Garaikidearen
Nazioarteko Lehiaketarako aukeratu zuten.
Nafarroako Foru Aldundiak Sorkuntza Artistikorako Beka eman zion.
1990
Bigarren saria irabazi zuen udalak antolatutako Iruñeko Hiriko Pintura Biurtekoan.
Nafarroako Jaialdietako Arte Garaikidearen Nazioarteko Lehiaketarako aukeratu zuten.
Aipamena lortu zuen Gasteizeko Udaleko Pintura eta Eskulturako IX. Biurteko
Plastikoan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Sorkuntza Artistikorako Beka eman zion.
Accesita lortu zuen Donostiako Osakidetza Pintura Lehiaketan.
1991
Nafarroako Jaialdietarako eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Artesport Bilbao
Pintura Lehiaketarako aukeratu zuten.
Alacanteko Arte Plastikoen Biurtekoan parte hartu zuen.
1992
Valdepeñaseko (Ciudad Real) Arte Plastikoen LIII. Lehiaketarako aukeratu zuten.
1993
Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntza eman zion, Japonian erakusteko.
1997
Abanto Zierbenako 5. Pintura Lehiaketarako aukeratu zuten (Bizkaia).