BASTERRA BERASTEGUI, Higinio
(Bilbao , 1876  -  Bilbao,  1957 )
Eskultura. Bilbao

Higinio Basterra Bilbon jaio zen 1876an. Prestakuntza bere aitarengandik, Serafin
Basterra eskultorearengandik, jaso zuen eta Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan ikasi
zuen. 1898an, Parisera joan zen Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak eskainitako
beka baten laguntzaz. Bertan, Julien Akademian ikasi zuen, nahiz eta Auguste Rodin
izan zen benetan haren eragin zuzenena.
Bilbora itzuli zenean, familiako tailerra bere gain hartu zuen. Han, eredu
tradizionalista zuten eskulturak, erlijio- eta hileta-gai ugari zituztenak, egiten
hasi zen, enkarguz normalean. Hala ere, abangoardiako tendentziei arreta handia
eskaini zien, batez ere gai sozial eta kostunbristak zituztenei.
1911n, Naturalaren modelatuaren katedra eskuratu zuen Bilboko Arte eta Lanbide
Eskolan. Bertan, Joaquín Lucarini, Enrique Barros eta Ricardo Iñurria artisten
irakasle izan zen.
Higinio Basterra 1957an hil zen. Izan zuen lan-ibilbideagatik, XX. mendeko lehen
hamarkadetako euskal eskulturako artista nagusienetakotzat hartu beharko genuke.