SALAZAR ROMO, Dora
(Altsasu/Alsasua, Nafarroa , 1963 )
Eskultura, Pintura, Marrazketa. Bilbao, Zumaia

1986an Arte Ederretan lizentziatzen da Euskal Herriko Unibertsitatean, eskultura
espezialitatean, eta, 1987-1989 bitartean, eskulturari buruzko doktoretza ikastaroak egiten ditu.
Sormen handiko artista honek bere lanarekin bizimodu garaikidideko ohiturak eta balioak
barregarri utzi nahi ditu. Horretarako sentsu ironikoa eta ikuspegi korrosiboa eta kritikoa
darabil. Bere ibilbidea bi garaitan bana daiteke: lehenengoan objektuaren eta birziklatzearen
inguruan lan egiten du, eta, bigarrenean, gorputzaren inguruan. Azken etapa honetan
emakumearekiko eta feminitatearekiko kezka sakona adierazten du.
Doraren piezak arinak dira, pisurik gabekoak, baina inpaktu bisual handikoak.
Eskultorea izateaz gain marrazkilaria ere bada, liburuak ilustratu ditu, eta antzerki taldeentzat
kartelak eta eszenografiak sortu ditu. Gaur egun bere lanak izaera poetikoagoa eta teatralagoa
izateko joera du, eta bideo eta argazkigintzarekin esperimentatzen du.