CHILLIDA BELZUNCE, Eduardo
(Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa , 1964 )
Pintura , Arte grafikoak. Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Eduardo Chillida Belzunce, Eduardo Chillida eskultorearen semea, 1964an jaio zen Donostian.
Txikitatik artearekiko interesa erakutsi zuen, eta bere prestakuntza autodidaktikoa izan zen,
bereziki. Hasiera batean bere interes nagusia eskultura bazen ere, laster margolaritzari ekin
zion. 1985an hemiplegiko geratu zen motor istripu larri baten ondorioz. Hori dela eta,
ezkerreko eskuarekin margotzen ikasi eta eskultura lana alde batera utzi behar izan zuen, bere
ibilbide artistikoa markatuz.

Bere obra bere ingurune hurbiletik sortzen da, ikuslea bere bizitzan emandako gertaeretan
nahastuz: bere ingurunea, bere apartamentua, bere tresneriak, leihotik ikusten dituen tokiak...
Etxe barnealdeak eta barnealdetik ikusitako paisaiak irudikatzen ditu. Perspektibak eta
objetuak aldatzen ditu espazioak eskatzen dion guztia aldi berean irudikatzeko. Argia
funtsezkoa da koadro bakoitzean, urdina, grisa eta gorria nabarmenduz bere kolore paletan.

Eduardo Chillida Belzunce [2017ko martxoak 7]