LARRAÑAGA LONGARTE, Paulino
(Eibar, Gipuzkoa , 1918  -  Donostia,  2011 )
Pintura, Urregintza, Eskultura, Ilustrazioa. Eibar (Gipuzkoa)

Paulino Larrañaga Eibarren jaio zen 1918an. Jesús Berecibar “Txopa” eta Jacinto Olave
margolaria izan zituen irakasle.
Ibilbide artistikoan zehar, hainbat arte-esparru landu ditu, eta zizelkari,
grabatzaile eta margolari gisa nabarmendu da. 40ko hamarkadan, Gernikako Joyería y
Platería enpresan 5 urte eman ondoren, tailerra ireki zuen Eibarren. Une
horretatik aurrera, erakusketa ugari antolatu zituen, eta hainbat lehiaketatan sariak
jaso zituen. Gorutz taldearen sorrera bultzatu zuen. Daniel Txopitearen
irakasle izan zen, bai eta euskal artista belaunaldi berritzailearen erreferente ere.
1980. urtetik, Eibarko Arte Elkartearen presidente izan zen. Kargua arte-
irakaskuntzarekin eta enkargu partikularrekin bateratu zuen.