BÁSCONES BRAVO, María Cruz  [ALPE] 
(Oteros de Boedo, Palentzia , 1936 )
Pintura, Zeramika, Eskultura. Donostia

1957an, Palentziatik Tolosako (Gipuzkoa) Jesusen Alaben Kongregaziora joan zen. 1965a
aldera, Andoaingo (Gipuzkoa) eta Pitillaseko (Nafarroa) kongregazioetan bizi izan ondoren,
Azpeitiako (Gipuzkoa) kongregazioan sartu zen, eta, bertan, esmalte eta eskultura ikasketak
hasi zituen. Ondoren, zeramikako esmalte ikasketak egin zituen Corellako (Nafarroa) Arte eta
Lanbide eskolan, eta, bere kabuz, olio-pintura egiten ikasi zuen.
70eko hamarkadan egin zituen lehen erakusketetan pintura-lanak erakutsi zituen. Hurrengo
hamarkadan, aldiz, esmalte-lanak El Cantar de los Cantares liburuan oinarrituak)
erakutsi zituen.
1978an, Aieteko (Gipuzkoa) Jesuitinen komunitatera bidali zuten, eta, bertan, preteknologia eta
marrazketa irakasle aritu zen. Hurrengo urtean, lehen saria jaso zuen Gipuzkoako Pintoreen
Lehiaketan.
Gaur egun, zeramika eta modelatu irakaslea da Martuteneko Espetxean (Gipuzkoa).
Zeramika esmaltatuzko kuadroak egiten ditu, El Cantar de los Cantares liburuan
oinarrituta. 80ko hamarkadan hasi zuen sail hori, eta orain buztinezko eskulturak gehitu
dizkio.