SALAZAR LACRUZ, Pepo
(Vitoria-Gasteiz, Álava , 1972 )
Instalazioak, Bideoartea. Vitoria-Gasteiz, Valencia, New York

Vitoria-Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan Diseinu Grafikoa ikasi zuen.

Arte kontzeptualarekin loturiko artista da. 1989tik aurrera Pepo Salazarrek performance, bideo,
bideoperformance, instalazio eta audio lan ugari burutzen ditu. Bere diskurtso kreatiboa
gizartea arautzen duten egituren kritikan eta arteak zein artistak berak gizarte horretan duen
paperaren kritikan oinarritzen da.
Hainbat erakusketa, programa eta jaialditan parte hartu du, eta honek bere lana munduko hiri
ezberdinetan aurkeztea ahalbideratu dio, besteak beste, Parisen, Amsterdamen, Venecian
edo New Yorken.
Espainiar Telebistak koprodukzitutako Meme y el Señor Bobo animazio-serioko kolore
arloko eta errealizazioa artistikoko zuzendari izan zen.
Gaur egun Valentzia eta New York artean bizi da eta bertan egiten du lan.

1993
Diseinu Grafikoan Masterra.
Teófilo Minguela experimentazio eta sorkuntza audiobisualeko tailerrean parte hartzen du.
Martínez de Ilarduiarekin batera IMA (International Mola Art), izeneko kolektibo artistiko
independientea sortzen du.
1994 - 1996
SEAC (Selección de Euskadi de Arte Conceptual), izeneko kolektiboa sortu zuen, eta honetarako
irudi grafikoa diseinatu zuen (1994).
SEAC Arnhemen (Holanda) ospatutako Internacional Audio Visual Experimental Festival-erako
hautatua da.
Adierazpen grafiko eta ikus-entzunezko bideekin loturik hainbat ekitaldietan parte hartzen du.
1997
MIDEk, Museo Internacional de Electrografía de Cuenca, multimedia proiektu bat (CD-Rom/CD
Audio) gauzatzeko eskeinitako beka
Arabako Foru Aldundiak eskeinitako beka.
1998
Vitoria-Gasteizko XIV Bideo Jaialdirako Lan Audiobisualen Sorkuntzarako Laguntza.
Nafarroako eta Kanarietako Bideo Jaialdietan hautatua (SEAC).
Gure Artea 1998 sariketan hautatua (SEAC).
1999
Vitoria-Gasteizko Montehermoso Kulturuneak eskeinitako Sorkuntza Audiobisualerako Laguntza.
Nafarroako Bideo Jaialdietan hautatua.
2001 - 2002
Madrilen ospatutako "Muestra de Arte Joven 2001" saritua.
Ohorezko aipamena Santanderreko "I Premio Cantabria de Artes Plásticas 2002" sariketan.
Gure Artea 2002 sariketan hautatua.
2004 - 2007
Berlineko Künstlerhaus Bethanien-en eta Gent-eko (Belgika) FLACC, Centrum voor Kunsten en
Beeldcultuur-en artista egoiliarra.
Sorkuntza Artistikorako beka MUSAC 2004, MUSAC, Leon.
2004-2005 Arte Plastikoetako Altadis Sarirako hautatua.
ARTIUM-ek eskeinitako Sorkuntza eta Ikerketa Arte Garaikideari buruzko Bekak (II.en edizioa,
2007).
2007 Arte Plastikoetako CAM-ek eskeinitako Beka.


Pepo Salazar [2016ko azaroak 8]