IRAZU
MENDIZABAL,
Pello
(Donostia, Gipuzkoa , 1963 )
Eskultura, Pintura, Fotografia.
New York, Bilbao
1982 Madrileko Kultura Ministerioko arte plastikoetarako beka 1983 Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure Artea´83 lehiaketako hirugarren saria eskulturaren arloan. EAE (Euskal Artisten Elkartea) kolektiboak antolatutako jardueretan parte hartu zuen kide moduan. 1984 Gasteizko Udalak antolatutako Eskultura eta Pinturaren VI. Bienal Plastikoan eskulturaren arloko lehen saria. 1985 Gipuzkoako Foru Aldundiak arte sorkuntzarako beka eman zion. Gure Artea´85 lehiaketan eskulturaren arloko hirugarren saria. 1986 Arte Ederretan lizentziatu zen eskulturaren berezitasunean, Euskal Herriko Unibertsitatean. Madrileko INJUVE-Instituto de la Juventud erakundeak antolatutako Arte Joven´86 erakusketan saria jaso zuen. Bizkaiko Aurrezko Kutxak (Bilbao) beka eman zion. 1987 Eusko Jaurlaritzaren beka. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaiko Artea´87 lehiaketako lehen saria lortu zuen eskulturaren arloan. Gure Artea´87 lehiaketan eskulturaren arloko accesita. 1988 Nurembergeko Nazioarteko Marrazkien IV. Trienalean saria jaso zuen. 1989 Londresera joan zen, eta Riverside Studios galerian erakusketa prestatu zuen. 1990-1998 Kultura eta Hezkuntzarako Elkarlanerako Espainia eta Ipar Amerikaren Batzorde Bateratuaren beka jaso, eta New Yorkera joan zen. 1998 Bilbora joan zen bizitzera, eta, gaur egun, bertan bizi da. Telebistako Zientzia eta Artearen Akademiaren sarietarako estatuatxoa diseinatu zuen. Donostiako Artelekuko eskultura tailerra zuzendu zuen. 2002 Gijóneko Al Norte Arte Garaikidearen I. Aste Nazionalean tailer bat eman zuen, El Comercio egunkariak antolatuta. 2007 Bilbao Artek antolatutako VISUAL APPOINTMENTS. Velocidad visual: jornadas visuales jardunaldietan parte hartu zuen, 2007ko maiatzaren 18tik 31ra bitartean. 2020 Gure Artea 2020 saria, euskal eskulturaren arloan egindako ibilbide artistikoagatik. |