CERRAJERÍA GARCÍA, Iñaki
(Vitoria-Gasteiz, Araba , 1957 )
Pintura, Fotografia, Marrazketa, Beste batzuk. Vitoria-Gasteiz (Araba)

Iñaki Cerrajería Gasteizen jaio zen 1957an, baina prestakuntza artistikoa Sevillako
Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean jaso zuen. Zenbait arte-
diziplinatan lan egin badu ere, gaur egun, irudigile grafikoa da hainbat hedabidetan.
Pinturari esker lortu du Arabako artista plastiko garaikideen artean
garrantzitsuenetakoa izatea.
1981 eta 1983 bitartean, Bilboko Arteder lehiaketan saritu zuten. 1986an, Arabako Foru
Aldundiak Sorkuntza Artistikorako Beka eskaini zion, eta, 1993an, beste sari bat jaso
zuen, Arte Plastikoen Amerikako II .Urterokoan.
Ibilbide artistikoaren hasieran, irudipena erabili zuen lan narratiboa eta ironiaz
apropos betea garatzeko. Ibilbide artistikoan aurrera egin zuen ahala, gauza
errealetatik eta naturalistetatik urrundu, eta gauza sinbolikoetara hurbildu zen.
90eko hamarkadatik aurrera, bere pinturak oinarrizkotasuna eta sinplifikazioa lortu
zituen, asmo erreferentzialik gabeko abstrakziora ere helduta. Gaur egun, pintura-
kapak bata bestearen gainean jartzen ditu, eta, bizipen eta esperintziak etengabe
pilatzen dituen heinean, memoriari dei egiten dioten edukiontziak sortzen ditu.

Iñaki Cerrajeria [2016ko azaroak 4].