ALÁEZ ALÁEZ, Ana Laura
(Bilbao, Bizkaia , 1964 )
Instalazioak, Performance, Eskultura. Bilbao (Bizkaia), Madril

Arte Ederretan lizentziaduna. Espezialitatea: eskultura. Euskal Herriko Unibertsitatea.

1989
Lehenengo saria Sestaoko Pintura Lehiaketan (BIZKAIA).
1990
Huescako Diputazioak beka bat eman eta zenbait obra erosi zizkion.
Eusko Jaurlaritzaren bidaia boltsaren diseinua egin zuen New Yorkeko A.B.C No Rio
Galleryko erakusketan parte hartzeko.
Ángel Badosen, Sergi Aguilarren eta Juan Muñozen eskultura tailerretan parte hartu zuen,
hurrenez hurren, Donostiako Artelekun.
1991
Lehenengo saria, serigrafia modalitatean, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako
Bizkaiko Artea´91 lehiaketan.
Ángel Badosen eskultura tailerrean parte hartu zuen, Artelekun.
1993
Arte Plastikoen Banesto Beka, Madril.
1996
Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure Artea'96 lehiaketan saritua.
2000
Esparru ilauna proiektatu zuen Donna Karanen lurrinaren Madrileko aurkezpenerako.
Pedro Mario eta Cocó Silvania musika elektronikoko bikoarekin lankidetzan hasi zen.
Lankidetza horren emaitza, Girls on film izeneko egitasmoa. Bikoak eginiko bideoen
soinu bandaz arduratu zen eta lehenengo CDa grabatu zuten elkarrekin.
2002
Ikuskizunaren munduan ari zen beste zenbait pertsonaiarekin batera, M.A.C. kosmetiko etxeak
Madrilgo dendan antolatutako Giro al desnudo izeneko jaian parte hartu zuen gorputz
makillajeak diseinatuz, HIESAren aurkako Nazioarteko Egunaren ospakizunen barruan.
2003
Artearen eta modaren arteko harremanari buruzko hitzaldia eman zuen Madrilgo Autonomia
Erkidegoko Gobernuaren Arte Sailak antolatutako Irudiaren Gogoeta Jardunaldietan.
Chus Burés bitxi diseinatzaileak Madrilen duen denda hornitzen lan egin zuen.
2004
She's in fashion izeneko egitasmoa diseinatu zuen Bilborako, Bilboko Udalak eta Bilbao
Dendak elkarteak sustaturiko hirigintza egitasmoaren barruan. 2004ko abenduaren 13tik
2005eko urtarrilaren 9ra arte.
2006
BAMBI egitasmoa aurkeztu zuen Bartzelonako Boqueria Azokan, Interferencia'06
izeneko erakusketaren barruan (Artea Esparru Publikoetan, III. Erakusketa). 2006ko
uztailaren 10etik 16ra arte.
2008
La noche en blanco izeneko erakusketaren hirugarren ekitaldian parte hartu zuen,
Madrilen. Lancome etxeak aurkezturik La demeure de l'essence izeneko lana aurkeztu zuen
Madrilgo Oriente Plazako erakusketan, 2008ko irailaren 13an.


Ana Laura Aláez [2016ko azaroak 4].