BARROS FERNÁNDEZ, Enrique
(Oimbra, Ourense , 1905  -  Bilbao,  1990 )
Eskultura. Paris, Bilbao

Enrique Barros Oimbran jaio zen 1905ean, baina, urte bat zuela, bere familia Bilbora
bizitzera joan zen. Hiri horretan hasi zuen arte-prestakuntza. Geroago, Higinio
Basterraren eta Émile-Antoine Bourdellen ikasle izan zen Parisen.
Bere eskulturak erro klasikoa du; unean-uneko gustu eta tendentzia guztietara
moldatzen da eta xehetasun errealistei arreta berezia eskaintzen die. Jaso zituen
enkargu ugarietatik Musa vestida nabarmentzen da, Monumento a Arriaga
Durrioren jatorrizkoa ordezkatu zuena. Gaur egun, Bilboko Uribitarte pasealekuko
iturrian kokatuta dago.
Ibilbide goresgarria izan ondoren, Enrique Barros 1990ean hil zen Bilbon.