GARCÍA ERGÜIN, Ignacio  [Iñaki García Ergüin] 
(Bilbao, Bizkaia , 1934 )
Pintura. Bilbao (Bizkaia)

Ignacio García Ergüin Bilbon jaio zen, 1934an. 50eko hamarkadan, pintura-ikasketak hasi
zituen José Luis Lorenzo Solísekin. Besteak beste, José María Cundín, Antonio de la Peña eta
Ricardo Toja izan zituen ikaskide. Iberduerok emandako beka bati esker, Munichen (Alemania)
jarraitu zituen ikasketak.
Berriz ere Bilbora itzulita, erakusketa ugaritan hartu zuen parte, eta Europa eta Espainiatik
bidaiatzen jarraitu zuen. Hain zuzen ere, lurralde horietako paisaiak bere koadroetako
protagonista bihurtu ziren.
Nazioarteko azoka garrantzitsuetan hartu zuen parte eta hainbat sari lortu zituen lehiaketetan;
hori dela eta, 60ko hamarkadatik aurrera, bere karrera profesionala dagoenik eta
arrakastatsuenetakoa da. Europako pinturako izen ospetsuekin batera, erakusketak egin izan
ditu Parisen eta New Yorken, operetarako dekoraziozko horma-irudiak eta eszenografiak egin
izan ditu, eta galeria eta partikular ugarik lortu nahi dituzte bere lanak.
Espresionismoan eta keinuetan oinarritutako estilodun serieak egin ohi ditu, eta, batzuetan,
abstrakzioaren mugaraino heltzen da. Ignacio García Ergüinen lanean, asmo poetiko
konstantea nabaritzen da, margolari honen sentsibilitate argia eta maisutasun teknikoa agerian
geratzen direlarik.