FRAILE MARIÑELARENA, Joaquín José
(Garinoain, Nafarroa , 1930  -  Vitoria-Gasteiz, Araba,  1998 )
Pintura. Vitoria-Gasteiz (Araba)

Joaquín Fraile Garinoainen jaio zen, 1930ean. 13 urterekin, Gasteizera joan zen, eta
hantxe garatu zuen, guztiz modu autodidaktan, bere karrera artistiko osoa, Arabako
kulturaren beste protagonista batzuekin batera. Equipo 63 taldeko kide izan zen, Jon
Abad eta Víctor Ugarterekin batera; era berean, Orain taldean ere hartu zuen parte,
Jesús Echevarria, Juan Mieg, Carmelo Ortiz de Elgea eta Alberto Schommerrekin.
Bere ibilbide piktorikoa 1952an hasi zen, modu profesionalean. Teknikari eta koloreari
dagokienez, Figurazio Espresionistarekin ekin zion ibilbide horri. 50eko hamarkadaren
amaieran, bere pinturak Abstrakziorantz jo zuen, eta, horren barruan, Informalismo
Materikorantz eta Ekintzako Informalismorantz; aldi berean, Konstruktibismoan sartu
zen.
Modu paraleloan, Pop-Artearen estetika aztertuko du, eta, horrela, 1976tik aurrera,
Espresionismo Kolorista eta Materikoari ekin zion. Hain zuzen ere, bere produkzioak
joera horiei eutsi zien, 1998an hil zen arte.