CATANIA GOŃI, Ricardo
(Bilbao, Bizkaia , 1953 )
Eskultura, Pintura. Salamanca, Bilbao (Bizkaia)

Ricardo Catania Bilbon jaio zen 1953an. Pinturaren munduan egin zituen hastapenak, baina
esultura izan zen bere adierazpide eta sorbide ohikoena.
Bere garaikide askorentzat bezala, Jorge Oteiza Ricardo Cataniaren lanaren inspirazio iturri eta
oinarri bihurtu zen, baina, laister, eskultura pertsonal eta intimista garatzea lortu zuen. Bere
lanaren ezaugarriak dira forma-garbitasuna, minimalismoa eta oinarrizkoa bilatzen duen
esanahi kontzeptual zabala.