ZURIARRAIN CORTÁZAR, Ramón
(Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa , 1948 )
Pintura. Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Ramón Zuriarrain Donostian jaio zen 1948an. Hasieran, arkitektura ikasi zuen, baina, geroago,
prestakuntza artistikoa jaso zuen Parisko Arte Ederren Eskolan.
70eko hamarkadan, margolari surrealisten taldearekin lotura izan zuen. Talde horretan
zeuden, besteak beste, Vicente Ameztoy, Juan Luis Goenaga eta Carlos Sanz. Ondoren,
abstrakziorantz jo zuen bere pinturak; formatu handiko lanak egin zituen eta, bertan, kontraste
kromatiko ordenatuak erakutsi zituen. Paisaia eta erretratua dira gehien erabiltzen dituen
gaiak. Leku oroitarazle eta adierazkorrak antolatzea lortzen du eta, horietan, bere
sentikortasun fina eta gauzatze neurtua erakusten ditu.