REVUELTA SIERRA, Mª Victoria  [MABI REVUELTA] 
(Bilbao, Bizkaia , 1967 )
Eskultura, Instalazioak, Fotografia. Bilbao (Bizkaia)

Mabi Revuelta Bilbon jaio zen 1967an. Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko
Unibertsitatean eta prestakuntza osatzen lagundu zioten hainbat beka jaso zituen.
1990ean, El Paular saria jaso zuen; 1993an, Sorkuntza Artistikorako Laguntza, eta,
1994an, Bizkaiko Foru Aldundiko Arte Plastikoetarako beka. 1995ean, Lágrimas de
Sangre proiektua Mexikoko hainbat tokitan aurkeztu zuen. 2000. urtetik New Yorken
bizi izan zen denboraldi luzetan zehar eta Manhattango Studio and Curatorial Program-
ean parte hartu zuen.
2002an, BBK Fundazioak Arte Plastikoetarako beka eman zion eta, 2003an, Marcelino
Botín Fundazioak. 2007an KREAk eskainitako beka lortzen du.
Mabi Revueltaren obrak, non dadaismoari eta surrealismoari egindako hainbat erreferentzia
aurkitu daitezkeen, bizipen eta ingurune pertsonalak espazio publikora eramateko asmoa
igortzen du etengabe eta ikuslearekin elkarrekintza lortu nahi du.


Mabi Revuelta [2016ko azaroak 8].