AIZPITARTE HERIZ, Juan Sebastián
(Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa , 1974 )
Instalazioak, Bideoartea. Paris, Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa), Londres

1993
Arte Ederreko ikasketen lehen zikloa egin zuen, Euskal Herriko Unibertsitatean.
1993 - 2000
Donostiako Arteleku arte zentroak antolatutako hainbat hitzalditara joan zen.
1995 - 1996
Bordeleko (Frantzia) Goi Mailako Arte Eder Eskolan eramus gisa egon zen.
1996
Arte garaikidearen egoera Europan izeneko tailerrean parte hartu zuen, Euskal Herriko
Unibertsitateak emandako bekari esker.
1997
Dijoneko (Frantzia) Permanent Food aldizkarian kolaboratu zuen.
Bordeleko Goi Mailako Arte Eder Eskola Nazionalak antolatutako eta Bartzelonako
Massana Eskolan garatutako Pensée Nomade, Chose Imprimée tailerrean parte
hartu zuen.
Tailer hori zela-eta, Bartzelonako Yasta Elkartean, taldekako perfomance baten
muntaian parte hartu zuen, boxeo-borrokaldiaren gaineko eskultura bati buruzkoan, hain
justu.
1998
Bordeleko (Frantzia) Goi Mailako Arte Eder Eskolan graduatu zen.
Pensée Nomade, Chose Imprimée tailerraren edizio berri batean parte hartu
zuen, Bartzelonako Hangar Elkartean.
Zebra 3 elkartearekin batera, Buy-Self korrespondentzia bidezko salmentarako
katalogoa argitaratu zuten, Bordelen.
Consonnik eta Bilbok antolatutako The perfomance and its misunderstandings
tailerretan parte hartu zuen, baita Bordeleko Goi Mailako Arte Eder Eskolako Ni
Chair, ni Poisson tailerrean ere.
Vitrine proiektuan parte hartu zuen, erabilitako gurpil-oholetako oholak
marrazki eta pinturen euskarri gisa salgai jartzen dituena.
1998 - 2000
Syntorama enpresarekin tour manager lanak egin zituen, Donostian dauden musika talde
berriak sustatze aldera.
2001
Superkongresua proiektuan parte hartu zuen. Proiektua DAEk (Donostiako Arte
Ekinbideak) sortzaile artistikoentzat Donostiako Egia Kultur Etxean egindako topaketa
izan zen, 2001eko 25etik 27ra bitartean.
2003
The Balde aldizkarian kolaboratu zuen.
2004
Londresen egin zuen lan.
OOH-Observatorio Orbital de lo Humano mintegiko lehen jardunaldian artista
gonbidatu gisa parte hartu zuen, Gijongo Udaleko Kultura, Hezkuntza eta
Unibertsitateko Udal Fundazioak antolaturik eta ekoitzirik.
2005
Donostiako Arteleku arte zentroan Revolta bideoerradiazioaren CDa aurkeztu
zuen.
2007
Artista Berrien XLII. Lehiaketan hautatua izan zen.
2008
Signos sobre signos jardunaldi-tailerra zuzendu zuen. Tailerrok hirigintzaren,
sorkuntza garaikidearen, diseinuaren eta neo-graffitiaren arteko harremanak jorratu
zituen eta Gasteizko Udaleko Hiri Garaikiderako Hiri Espazioa, Arkitektura eta
Hirigintza Zentroak antolatu zituen.
2010
Inmersiones. Anual Amárica X proiektuan, artista hautatu gisa parte hartzen du.


Prozesuan dituen lanak: Galería X: erakusketetarako, hitzaldietarako eta eztabaidatzeko galeria birtual bati buruzko katalogoa. Diálogos con el espacio: gorputzaren, espazioaren eta arkitekturaren arteko harremana lantzen duen film-laburra. Bideo instalazioak: espazioa eta bestelako elementuak aintzat hartuz kokatu beharreko piezak. Bideo proiekzioak: banaka erakutsi daitezkeen piezak eta denbora jakin bat daukatenak. Bideo dokumentazioa: grabatutako ekintzak, dokumentua bere osotasunean errespetatuz. Dekorazioan eta diseinuan egindako lanak: 1997 Diseinuarekin eta dekorazioarekin loturiko ekintzak garatu zituen Tolosako (Frantzia) Goi Mailako Kimika Eskolan eta Pukas Surf Eskolan, Donostian eta Zarautzen (Gipuzkoa) dituen egoitzetan. Surf OP Pukas Pro lehiaketarako diseinua egiten lagundu zuen. 1998 Bordeleko Operarako hainbat dekoratu egin zituen. Glissexpo dekoratzen eta diseinatzen lagundu zuen (kultura eta kirol alternatiboei zuzenduriko areto europarra). Diziplina anitzeko artista izaki, grafittiarekiko, horma-pinturarekiko eta argazkigintzarekiko interes handia erakutsi izan du. Juan Aizpitarte [2016ko azaroak 4]