URRUTIKOETXEA GARCÍA, Raúl
(Donostia , 1962  -  Donostia,  2002 )
Pintura, Fotografia. Donostia

Raúl Urrutikoetxea 1962an jaio zen Donostian. 80ko hamarkadan, Euskal Herriko
Unibertsitatean ikasi zuen, eta Eusko Jaurlaritzako Sorkuntza Artistikorako Beka jaso
zuen (1983). Era berean, Artista Hasiberrien Lehiaketako saria (1986), Gure Artea
lehiaketako accesita (1989) edo Pinturako BMW Saria (1995) ere irabazi zituen.
2002an hil zenez, bere lan-ibilbidea laburra izan zen, baina Antonio Lópezen eta Jesús
María Lazkano edo Clara Gangutia euskal artisten errealismotik hurbil zegoen estiloa
garatu zen. Hala ere, bere interpretazioa pertsonala izan zen erabat. Bere teknika
garbia bezain xehea denez, Raúl Urrutikoetxeak irudikatutako paisaiek edo arkitekturek
pertzepzio formala gainditzen dute eta sentikortasunera nahiz espiritualtasunera
iristen dira.