LARRAMENDI ARBURUA, Juan
(Bera, Nafarroa , 1917  -  Bera, Nafarroa,  2005 )
Pintura. Paris, Caracas (Venezuela), Bera (Nafarroa)

Juan Larramendi Beran jaio zen 1917an. Autodidakta izan zen. Donostiako El Dia
egunkarian marrazkigile gisa hasi zen 1936an. 1944an, Frantziara erbesteratu ostean,
artelan ugari sortu, eta erakusketa ugari antolatu zituen. Hiru urte geroago,
Venezuelara joan zen, eta han jarraitu zuen lanean 1969. urtera arte. Ondoren, Euskal
Herrira bueltatu zen, eta Beran finkatu zen berriz ere.
Bere gairik ohikoena paisaia da; kromatismo bizia gailentzen den estilo
postimpresionista islatzen du.
Esker on gutxi jaso arren, Juan Larramendik hainbat alditan erakutsi zituen bere lanak
Euskal Herrian, bai eta Madrilen eta Bartzelonan ere, 2005. urtean hil zen arte.