FRADE PRIETO, Juan Antonio  [K-Toño] 
(Bilbao , 1914  -  Bilbao,  1992 )
Pintura, Marrazketa, Akuarela, Ilustrazioa, Karikatura. Bilbao

K-Toño Frade 1914an jaio zen, Bilbon. Umetatik, arlo artistikoarekiko interesa agertu
zuen, eta Bilboko Arte eta Lanbideen Eskolan matrikulatu zen, Federico Sáenz de
Venturini eta Isidoro Guinea irakasle zituela.
Ibilbide luzea egin du pinturan, ilustrazioan, karikaturan eta kartelgintzan.
Erakusketa indibidual eta kolektibo ugari egin ditu, eta gehien gustatzen zaizkion
gaiak Bilboko hiri-paisaia eta bertako jendea dira.
Zalantzarik gabe, K-Toño Frade XX. mendeko Bilboko pertsonarik ospetsuenetakoa da,
eta, 1992an hil ostean ere, omenaldi ugari egin zitzaizkion.