SALABERRI
ZUNZARREN,
Pedro
(Pamplona/Iruña , 1947 )
Pintura.
Pamplona/Iruña (Nafarroa)
Pedro Salaberri 1947an jaio zen Iruñean, eta bertako Arte eta Lanbide Eskolan hasi zen ikasten. 70eko hamarkadan, besteak beste, Juan José Aquerreta, Pedro Oses eta Mariano Royo ezagutu zituen bertan, eta Iruñeko Eskola sortu zuen eurekin. Bere ibilbide artistikoan, pop amerikarraren zenbait eragin zituen errealismo soziala landu zuen hasiera batean. Geroago, ordea, bere lan guztia eraldatu egin zen, eta intimistagoa nahiz metafisikoagoa izan zen. Gaur egun, Pedro Salaberriren pinturan, landa zein hiri guneko paisaiak azaltzen dira, eta, elkarren segidako planoen bitartez, oso ondo zehaztutako profilak eta kolore lausoko giroak sortzen ditu, “naturaren betiereko isuriaren” bila. |