REMENTERÍA ALBISTEGUI, Alberto
(Bilbao, Bizkaia , 1953 )
Pintura, Marrazketa, Arte grafikoak. Bilbao (Bizkaia)

Alberto Rementería Bilbon jaio zen 1953an. Haurtzaroan eta gaztaroan, ordea, Eibarren
(Gipuzkoa) bizi izan zen. 70eko hamarkadan, Bilbora joan zen, Euskal Herriko Unibertsitatean
prestakuntza piktorikoa jasotzeko asmoz, eta, 1979. urteaz geroztik, Arte Ederretako
Fakultateko irakaslea da.
Gazte-gaztetatik, pinturaren inguruko interes handia izan zuen, zenbait lehiaketa eta
txapelketa artistikotan parte hartu zuen eta erakusketa ugari egin zituen Euskadiko udalerri
askotan.
1978an eta 1984an, Bizkaiko Aurrezki Kutxak eta Aldundiak sorkuntza artistikorako bi beka
eman zizkioten, eta, 1988an, Gure Arteko lehen saria jaso zuen.
Bere ibilbide artistikoan zehar, errealismoa eta abstrakzioa landu dituen arren, batzuetan
ironiaz beteta dagoen keinu bortitzeko joera espresionista argiari eutsi dio beti. Bere
pinturaren bitartez, ezarritakoa, arauak ahaztu eta ezabatu nahi ditu, sentimenduak,
berezkotasuna eta zirrarak aske uzteko.