AIZKORBE Faustino
(Olloki, Nafarroa , 1948 )
Eskultura. Pamplona/Iruña (Nafarroa)

Hasiera batean marrazketa eta pinturan trebatutako eskultore autodidakta. Jorge Oteiza izan
zen eskulturaren bidera bultzatu zuena.
Gaur egun, Iruñean bizi da, eta bertan egiten du lan.

1974
Larragoako (Nafarroa) IV. Arte Lehiaketan lehen saria eskuratu zuen.
1978
Hormigoizko eskultura bat egin zuen, estalperik gabe, Gartziriainen (Nafarroa).
1979
Galdaketa teknikak probatzeari ekin zion, eta, gaur egun, igeltsuz egindako maketekin
uztartzen du jarduera hori.
1983 - 1985
Murales para naturaleza crepuscular egin zituen zurez eta pinturaz; halaber,
Elfi I eta Murales de granito negro bildumarako marmolezko maketak eta
irudiak ere egin zituen, Iruñeko Udal Aurrezki Kutxarentzat.
1987
Pollençako (Mallorca) Eskulturako Nazioarteko IV. Lehiaketaren lehen saria jaso zuen.
1988
Lekarozko (Nafarroa) Aholku Onaren Ama Birjinaren Ikastetxearen mendeurrenaren omenez
egindako eskultura amaitu zuen, baita Carrarako (Italia) Carlo Nicoli eskultorearen tailerrean
marmolezko lana ere. Horretaz guztiaz gain, Madrilgo Orcasur auzoan proiektu bat egiteko
maketa gauzatu zuen.
1990
Rotary Club saria eman zioten, Etorkizun Berria eskulturagatik.
1991
Toledoko Aurrezki Kutxako Eskulturako lehen saria eskuratu zuen.
Iruñako Rotary Club klubak Proyecto Hombre erakundeari eman zion Servir Sarirako eskultura
bat egin zuen.
1992
Irakasle-lankidea izan zen Arte Plastikoetako X. Mintegian: Artea ogibide gisa, arkitektura
eskolan. Mintegia Hezkuntza Zientzien Institutuan izan zen, Nafarroako Unibertsitatean.
1995
San Ferminetako (Iruña) Kartelen Lehiaketan lehen saria eskuratu zuen.
1997
Agoitz Hiria (Nafarroa) Eskulturako lehen saria lortu zuen.
2002
Kalitaterako Nafarroako Erakundeak Bikaintasuna saritzeko sortutako Nafarroako Sarien
garaikurrak egin zituen.

Faustino Aizkorbek hainbat eskultura egin ditu Nafarroako espazio publikoetarako, bai eta
nazioarteko maila duten antzeko proiektuak ere.


Faustino Aizkorbe [2016ko azaroak 4].