VILLALBA FLÓREZ, Darío
(Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa , 1939  -  Madril,  2018 )
Pintura, Fotografia. Madril

Darío Villalba Donostian jaio zen 1939an. Bere prestakuntza artistikoari Madrilen eman zion
hasiera, San Fernandoko Arte Ederretako Goi Eskolan, hain zuzen ere. Dena dela, oso goiz,
Parisera eta New Yorkera joan zen, ikasketak osatzeko asmoz.
Bere lan-ibilbidearen hasierako etapan, Espainiako ez-formalismoaren oihartzunak ezagutu
bazituen ere, lengoaia espresionista tragiko bezain existentzialista landu zuen. 70eko
hamarkadan, pop artearen eta arte kontzeptualaren nazioarteko berriztapen artistikora
egokitzen jakin zuen, eta artista aitzindarietakoa izan zen, argazkigintza sorkuntza
piktorikorako euskarri moduan erabiltzeko orduan. Veneziako XXXV. Biurtekoan (1970),
Espainiako ordezkaria izan zen, eta encapsulados seriea aurkeztu zuen, hauda,
argazkien eta eskulturen artean zeuden hiru dimentsioko irudien seriea. Hartara, nazioarteko
esparru artistikoko erreferenteetako bat izan zen. 1983an, Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso
zuen, eta, 2004an, Madrileko San Fernandoko Arte Ederretako Akademiako akademiko
izendatu zuten.
Gaur egun, Darío Villalba nazioartekoan ospe on eta zabalena duten artista espainiarretako bat
dela esan daiteke. Kontraesana dirudien arren, tradizioaren eta abangoardiaren artean dauden
bere lan guztietan, dramatismo liriko bizi-bizia da nagusi, bai eta irudien ikusgarritasuna
ere.
Bere lanetako akastun eta gaixo guztiek eta materian darabilen indarkeriak zein suntsipenak
egoera patetikoa eskaintzen dute, eta bizitzaren zein heriotzaren arteko mugan dago, giza
izaeraren paradigma da-eta.