SAINZ MORQUILLAS, José Ramón  [MORQUILLAS] 
(Barakaldo, Bizkaia , 1947 )
Eskultura, Pintura, Instalazioak. Bilbao

José Ramón Sainz Morquillas 70 eta 80ko hamarkadetako euskal panorama artistikoaren
artistarik polifazetiko eta dinamizatzaile aktiboenetakoa izan zen. SUEko kide izan zen (1968),
Euskadiko Alderdi Surrealistaren (1979) edo EAEko (Euskal Artisten Elkartea) (1983) kide.
Halaber, euskal eskulturaren belaunaldi berriaren parte izan zen.
Bere lanak, esperimentazioan oinarriturik, hainbat teknika eta bitarteko artistiko lantzera
eraman zuen (pintura, collagea, instalazioak, performanceak…), betiere, inguratzen zuen
munduarekin erlazio zuzena bilatuz. Bere ekoizpenaren bitartez, hausnarketarako beta eman
nahi du. Modu ironikoan, gizakiak bere inguruarekin ezartzen dituen harremanak eta artearen,
politikaren eta merkatu artistikoaren artean dauden harremanei buruz hausnartzea nahi du.
Bere ibilbide osoan "gizarte-artistatzat" hartu izan zuen beti bere burua. Hori dela-eta, sarri
askotan agertu izan da jendaurrean, diseinuak egin ditu katalogo eta karteletarako bai eta
poesia zein kazetaritza-kritikak ere.