REKALDE IZAGIRRE, Josu
(Amorebieta-Etxano, Bizkaia , 1959 )
Bideoartea, Instalazioak. Bilbao (Bizkaia)

Josu Rekalde Amorebieta-Etxanon jaio zen 1959an. Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen,
eta, gaur egun, bertako Arte Ederretako Fakultateko Ikus-entzunezkoen Espezialitateko
irakaslea da.
80ko hamarkadan, Nam June Paik edo Bill Viola bideo-sortzaileen lanaren inguruko interesa
zuenez, saiakuntzazko bideoen arloan eman zion hasiera bere ibilbide artistikoari. Sorkuntza-
lan horietan, hain zuzen ere, norberaren nortasunaren eta kontzientzia kolektiboaren gaiei
buruzko hausnarketa egiten du. Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezkoen Saileko
proiektu eta ikerketa askotan parte hartu du, eta jarduera elektroakustikoak egiten ditu
kontzertu eta jaialdietan.


Josu Rekalde [2016ko azaroak 8].