TXILLIDA BELZUNCE, Pedro
(Donostia , 1952 )
Pintura, Eskultura, Arte grafikoak. Donostia

Pedro Txillida 1952an jaio zen Donostian. Bere prestakuntza autodidaktikoa izan zen, eta
Eduardo Chillida aita bere ibilbide artistikoko eragin handieneko artista erabakigarriena izan
zen.
1977an, pinturari ekin zion hasiera batean, baina 1996. urtetik aurrera, eskultura ere landu
zuen aldi berean. Bere lan-ibilbidean, etengabe saiatzen da marrazki, argi eta formen bitartez
prozedura artistikoa agerian uzten.
Oro har, klasikotasuna eta akademizismoa gogora dakarzkiguten giza irudiak sortzen ditu.
Geruza piktorikoak gainjartzean eta materia eskultorikoa gehitzean, gizakien eta euren
sentimenduen bilakaeraren funtsezko erreferentzia izango balitz bezala aurkezten du prozesu
artistikoa.