LANDI SORONDO, Carlos
(Tolosa, Gipuzkoa , 1896  -  Donostia,  1974 )
Pintura, Marrazketa, Ilustrazioa. Donostia, Madril

Carlos Landi Sorondo Tolosan jaio zen 1896an. Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren
Eskolan hasi zituen arte-ikasketak, Cecilio Plaren zuzendaritzapean. 1920an, Parisera
joan zen La Grand Chaumičre Akademian arte-prestakuntza jarraitzeko. Bertan, euskal
artista taldearekin harremanetan jarri zen. Cézannen lanarekiko eta Kubismoarekiko
interesa piztu zitzaion. Geroago, Belgikara joan zen, eta Ganteko Pintura eta Arte
Ederren Akademian izena eman zuen grabatuaren teknika ikasteko. Euskal gaia lantzen
zuen paisaiagile bikaina izan zen; teknika eta materia erabat menderatzen zituen. Dena
den, kartelak irudikatzea eta etxe barruko aldeak apaintzea izan zen bere zeregin
nagusia, 1974an hil zen arte.