AGUIRREZABALA MARTÍNEZ, Roberto
(Sestao, Bizkaia , 1971 )
Net.art, Infoartea, Pintura, Eskultura. Bilbao (Bizkaia)

1999tik, Adclick enpresa bilbotarraren
zuzendari exekutiboa eta bazkide fundatzailea da. Enpresa horrek proiektuak garatzen ditu
Interneterako, komunikazio digitalerako eta arte elektronikorako.

1987
Euskadiko Arte Plastikoetako Lehiaketan marrazketako hirugarren saria eskuratu zuen.
1988 - 1989
Sestaoko (Bizkaia) Kartelen Lehiaketan bigarren accesita lortu zuen 1988an, eta Santurtzikoan
(Bizkaia) lehenengo saria eskuratu zuen 1989an.
1990 - 1995
Arte Ederretan lizentziatu zen, ikus-entzunezkoen eta pinturaren berezitasunean, Euskal Herriko
Unibertsitatean.
1991 - 1992
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaiko Artea’91 eta Bizkaiko Artea’92 lehiaketetan
hautatua izan zen, pinturaren berezitasunean.
1993
Lehenengo saria Muskizko (Bizkaia) XI. Pintura Lehiaketan.
1994
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ertibil Bizkaia’94 arte plastikoetako erakusketa
ibiltarian
saritua izan zen eta Eusko Jaurlaritzak deitutako Gure Artea’94 lehiaketan hautatua izan zen,
eskulturan.
Ángel Bados eta Txomin Badiolaren eskultura tailerrean parte hartu zuen, Donostiako Arteleku
arte zentroak antolaturik.
1995 - 1996
Multimedia eta Interneteko ikasketak egin zituen Bilboko Tracor Teknologia Berrietako
Zentroan. Urte hartatik aurrera, Internetekin loturiko proiektuetan jardungo zuen, batez ere.
1996
Bigarrenez, Ertibil Bizkaia’96 erakusketan saritua izan zen.
Ezkerraldea Plastika’96 erakusketaren katalogoa diseinatu zuen.
1998
Net.art easyone proiektua gauzatu zuen, berak
ekoitzita. Proiektu horri esker, urte hartan bertan, Nafarroako Ikus-entzunezko Sormenari
buruzko Jaialdiko Artista Hasiberriaren saria eskuratu zuen.
1999
Artelekuk ekoitzitako net.art-eko lan berri bat egin zuen, hain zuzen ere, net.ads.
1999 - 2000
MECADek, Bartzelonako Media Centre d’Art i Disseny zentroak, beka bat eman zion what:you:get
proiektua egin zezan erakunde horrek, Adclick-ekin batera, ekoiztutako net.art-eko ekimena
izan zen) Bitniks argitalpen elektronikoan parte hartu
zuen, diseinuaren hautaketan.
2000 - 2001
Diseño y composición en la World Wide Web mintegian parte hartu zuen, Santiagon
(Coruña), 2000ko urtarrilaren 18an.
Artelekuk ekoitzitako arte elektronikoari buruzko "Arte y Electricidad" taldekako proiektuan
parte hartu zuen.
2001 - 2002
Scanner Game egin zuen, net.art-eko proiekua, Artelekuk ekoitzita.
Caja Madrideko Generación 2001 beka eskuratu zuen,
Badplayer proiektua egin ahal izateko.
Proiektua erakunde horrek berak ekoitzi zuen. Lan horrekin CanariasMediafest Nazioarteko
Bideo eta Multimedia Jaialdian (Kanaria Handia, 2002) aurkeztu zen, eta saritua izan zen
net.art mailan.
Gure Artea’02 lehiaketan hautatua izan zen, net.art modalitatean.
2003
Datorrena'03 Interneten etorkizunari buruzko hausnarketa foroan parte hartu zuen, Bilboko
Euskalduna Jauregian.
2006
Bizkaiko Foru Aldundiak Arte Plastikoetako beka eman zion, Easyfriend proiektua gauzatu ahal izateko.
Proiektu honekin CanariasMediafest (Kanaria Handia) Arte eta Kultura Digitalen Nazioarteko XII.
Jaialdian hautatua izan zen, 2006ko urriaren 31tik azaroaren 4ra bitartean egina.
2010
Eusko Jauralritzako Kultura Saileko Sorkuntza Artistikorako Beka Egitasmo artistikoak
burutzeko Bilbao Arte dirulaguntza

On-line eta off-lineko hainbat euskarritan argitaratu du.
Hitzaldiak eman ditu eta arte elektronikoari buruzko mahai-inguru eta mintegietan parte hartu
du.


Roberto Aguirrezabala [2016ko azaroak 4].