ARTETA ERRASTI, Félix
(Bilbao, Bizkaia , 1890  -  Bilbao, Bizkaia,  1986 )
Pintura, Marrazketa, Karikatura. Bilbao (Bizkaia), Amerika

Félix Arteta Bilbon jaio zen 1980an. Aurelio Arteta margolariaren anaia zen, eta hura bezalaxe,
gai populisten gaineko lanengatik nabarmendu zen. Marrazkilari eta karikatura-egile bikaintzat
hartua izan zen, euskaldunen mundua ironia jostagarriz adierazteko trebetasun handia baitzuen.
Sari garrantzitsuak lortu zituen; horien artean, aipatzekoa da Bilboko Arte Ederren Probintziako
Erakusketan 1946an jaso zuen 3. domina. Erakusketak egin zituen aldian behin Madrilen,
Bilbon, Bartzelonan eta Valladoliden, besteak beste, eta ospe bikaina lortu zuen Amerikan.
Bilbon hil zen 1986an.