LANDETA BEASCOECHEA, Víctor de
(Bilbao , 1905  -  Bilbao,  1966 )
Pintura. Bilbao

Víctor Landeta Bilbon jaio zen 1905ean. Autodidakta izan zen bere trebakuntzan, eta hamasei
urterekin Euskal Artisten Elkartean parte hartu zuen. Bere ibilbidean izandako oztopoak
gorabehera, margotzen jarraitu zuen.
Gerra Zibilean Milizianoen Umezurtzen Etxea apaintzen ibili zen, eta haren aurretik
erakusketarik garrantzitsuenetakoetan parte hartu zuen. Gerraren ostean, berriro izan zen
erakusketa horietan.
Aurelio Artetaren antzera, geometrizatutako formekin garatutako euskal gaiak nabarmentzen
dira bere lanetan, baina paisaiak eta erretratuak ere egin zituen. Horiek egiterakoan,
eskematismora jo zuela nabarmentzen da, eta tonu leunak eta hauskorrak erabili zituen
paletan.
Víctor Landeta Bilbon hil zen 1966an, eta XX. mendeko euskal artisten talderik
garrantzitsuenaren parte izan zen arren, bere ospea ahaztu egin dugu ia-ia gaur egunera arte.


Víctor de Landeta [2019ko azaroak 28].