ZUGASTI ARIZMENDIARRIETA, José
(Eibar, Gipuzkoa , 1952 )
Eskultura, Pintura, Marrazketa. Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

José Zugasti Eibarren jaio zen 1952an. 1970ean Madrilera joan zen prestakuntza artistikoa
jasotzeko asmoz. Lehenengo, José Luis Azparren pintorearekin ikasi zuen eta, geroago, San
Fernandoko Arte Ederren Goi Eskolan sartu zen.
80ko hamarkadan bueltatu eta Donostian finkatu zenean, pinturak erakarri egin zuen, eta
azalak eta gauza materikoak landu zituen batez ere. Hala ere, 1985etik aurrera, eskulturan
interesatu zen eta bere arte adierazpide ohikoena bihurtu zen.
José Zugastirentzat, eskulturaren funtsa formaren garapenean datza, eta hori sormen
ikerketaren erdigune bilakatu zen. Bere eskulturak egiteko, alanbrezko nahas-mahasak eta
metalezko hagatxoak erabiltzen ditu. Horiekin grafismo nabarmena eta adierazpen lineala
duten forma eta egiturak sortzen ditu.