VIEITES GARCÍA, Azucena
(Hernani, Gipuzkoa , 1967 )
Ilustrazioa, Marrazketa. Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Azucena Vieites Donostian jaio zen 1967an. Pintura eta ikus-entzunezkoak ikasi zituen Euskal
Herriko Unibertsitatean. 90eko hamarkadan, Bizkaiko Foru Aldundiak beka eskaini zion;
2002an, Caja Madrid-en beka jaso zuen, eta, 2004an, Eusko Jaurlaritzak Gure Artea saria
eman zion.
Hasieratik erabili du marrazketa komunikaziorako eta ingurugiroaren narraziorako tresna gisa,
diskurtso feministaren erreferentzia ikonografikoak, fanzineak eta diskoen azalak eginez,
besteak beste. Jarduera artistikoan kulturaren dinamizazioan ere aritu da, Erreakzioa talde
feministaren parte-hartzearen laguntzaz. Horrez gain, hainbat mintegi koordinatu ditu eta
zenbait fanzine editatu ditu.