TALAYERO SEBASTIÁN, Susana
(Bilbao, Bizkaia , 1961 )
Pintura. Erroma, Bilbao (Bizkaia)

Susana Talayero Bilbon jaio zen 1961. urtean. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako
Fakultatean jaso zuen prestakuntza artistikoa, baina Erroman ekin zion bere ibilbideari 1986
eta 1995. urteen artean. Bere ibilbide artistikoan, zenbait beka jaso izan ditu, horien artean:
Bizkaiko Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikokoa (1996- 1997), Asilahan (Maroko) (1990),
Avellinon (Italia) (1997) eta Yaddo Zentroan (New York) (2000) egoteko bekak edo eta Ikus
Arte eta Arte Plastikoetarako Eusko Jaurlaritzako bekak (2008, 2009 eta 2010).

Bere lanak Europako transabangoardiarekin eta Espainiako informalismoarekin daude loturik,
eta asmo espresionista eta materia-aniztasun argia erakusten dute. Artistak argizariak, betuna
eta askotariko objektuak erabiltzen ditu, euskarri ezohikoetatik lortzen dituenak (mikrofitxak,
itsas-belak, mylar papera…). Susana Talayerok sortutako irudiek espresio mundu bitxia eta
pertsonala eratzen dute, eta, mundu horretan, natura, sentimendua, denbora eta gizatasuna
nahasten dira.