NAGEL TEJADA, Andrés
(Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa , 1947 )
Eskultura, Pintura, Arte grafikoak, Fotografia. Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Andrés Nagel Donostian jaio zen 1947an. 1965ean, Iruñean arkitektura ikasten zegoela,
margotzen eta eskulturak egiten hasi zen. 70eko hamarkadan, artearen berriztapenarekin
konpromisoa hartu zuten euskal artistetako bat izan zen. Garai horretan Eduardo Chillida
ezagutuko du, bere ibilbidean garrantzi handia izango duena.
Bere hastapenetan, nolabaiteko harremana izan zuen Surrealismoarekin eta Poparekin, baina
Ez-formalismoak materialen saiakuntzak egiteko aukera eskaini dio. Olioa, akrilikoa, burdina,
brontzea, zinka, letoia, beruna, eztainua eta beira-zuntza landu ditu. Horrez gain, zenbait
teknika ere erabili ditu; esate baterako, eskultura, pintura, collagea eta arte grafikoak. Oso
gustuko du positiboan, molderik gabe lantzen duen beira-zuntza. Horrela, ideiaren eta
objektuaren arteko lotura zuzena bilatzen du, bere ustez koloredun bolumenak direlako bere
lanak.
80ko hamarkadan, etengabe bidaiatu zuen Europan, Afrikako Iparraldean eta Amerikan zehar.
Etapa horretan, “giroak” eta jarduera eszenografiko eskultorikoak eratu zituen, narrazioa alde
batera utzita. Eskultura publikoak egin zituen; esate baterako, 1987an Bartzelonako Espainiako
Plaza Industrialean jarritako El Dragón sin San Jorge. Horren ondorioz, bere lanak
monumental egin ziren, eta irudiz nahiz beste forma eskultoriko batzuez betetako paisaia
bihurtu ziren.
90eko hamarkada sorkuntza-jarduera eta nagusitasun tekniko handieneko epealdia izan zen,
eta, aldi berean, plastikaren inguruko interes argia agertu zen bere proposamen plastikoan.
Collagea, mihiztaketa eta era guztietako objektuak adierazpide bihurtu ziren. Eurekin, estatuko
zein nazioarteko erakusketa askotan parte hartu du, eta erakunde publiko zein pribatu
garrantzitsuetan dago ordezkatuta.
Ezeren gainetik, Andrés Nagel berritzaile kezkatia da, eta hausnarrez zein intuizioz lan egiten
du, ingurunearen ikuskera sarkastikoa bezain ludikoa eskaintzeko.
Batzuetan, gainera, itxuragabetasun eta izugarrikeriatik hurbil dagoela esan daiteke.

 Andrés Nagel  [2016ko azaroak 7].