BADIOLA
MAZARIEGOS,
Txomin
(Bilbao , 1957 )
Eskultura, Instalazioak.
Londres, New York, Bilbao
Arte Ederretan lizentziaduna. Espezialitatea: pintura. Euskal Herriko Unibertsitatea. Hasiera batean pinturan aritu bazen ere, 80ko hamarkadaren hastapenetan eskulturara pasa zen, eta erreferente modura Jorge Oteiza eskultorearen gogoeta teorikoak eta abangoardia konstruktibistaren proposamen artistikoak hartu zituen. Ángel Badosekin, Juan Luis Morazarekin, Marisa Fernándezekin eta Pello Irazurekin batera Euskal Eskultura Berria deitutakoaren ordezkarietako bat izan zen 80ko hamarkadaren hasieran. 1979 Bilboko IV. Pintura Bienalerako hautatua. 1982 Arte Plastikoen Beka. Espainiako Kultura Ministerioa, Madril. Bigarren saria, eskultura modalitatean, Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure Artea'82 izeneko lehiaketan. 1983 Arte Plastikoen Beka. Bizkaiko Foru Aldundia. Eskultura irakasle Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Campuseko Udako Ikastaroetan. Hirugarren saria eskulturan, Gure Artea'83 izeneko lehiaketan. EAE, Euskal Artisten Elkartearen fundatzaile, José Ramón Morquillasekin, Fernando eta Vicente Roscubasekin, José Chaveterekin, Txupi Sanzekin eta Iñaki de la Fuenterekin batera. 1984 Akzesita Gure Artea'84 izeneko lehiaketan. 1985 Bigarren saria Bilbao Hiribildua Arte Plastikoen Nazioarteko Lehenengo Lehiaketan. Eusko Jaurlaritzaren laguntza, brontze galdaketako lanak egiteko. 1986 Lehenengo saria Gure Artea'86 izeneko lehiaketan. 1987 Icaro Saria Espainiako artista gazte onenari, Diario 16 aldizkariak antolatua. Madril. Oteiza : propósito experimental erakusketa antologikoko ordezkaria, Madrilgo eta Bartzelonako Pentsio Kutxa Fundazioaren aretoan, eta Bilboko Arte Eder Museoan. Erakusketa hori antolatzeko, Oteizak eginiko obraren katalogoa osatu zuen eta bere ibilbide artistikoari buruzko entsegu bat egin zuen. 1988-1989 Londresera joan zen Delfina Studiosen lan egiteko. Bertan, instalazio bat egokitu zuen Riverside Studios delakoarentzat. 1990 Kultura eta Hezkuntza Lankidetza bultzatzeko Lantalde Bateratu Hispano Iparamerikarraren beka jaso zuen, eta New Yorkera joan zen International Art Centre delakoan lan egitera. Saritua Naganoko VI. Henry Moore Grand Prize Sarian (Japonia). Eskultura lanaz gain, artikuluak eta saiakerak argitaratu zituen. 1991 - 1998 1991n, 1995ean eta 1998an, eskultura tailerrak eman zituen, Ángel Badosekin batera, Donostiako Artelekun. 1998an Bilbora joan zen bizitzen. Gaur egun, bertan bizi da. 2003 Hitzaldi bat eman zuen Miradas sobre el arte español de los últimos cinco años izeneko zikloaren baitan, Madrilgo Centro de Arte Reina Sofía Museo Nazionalean-MNCARS. Istanbuleko VIII. Bienalean parte hartu zuen Eusko Jaurlaritzak finantzatutako When the shit hits the fan (Kaka haizagailuraino iristen denean) izeneko instalazioarekin. Malas formas, una historia que se cuenta con historias de otros izenburuko bideoaren muntaia egin zuen, 2002an Bartzelonako MACBA-Museu d'Art Contemporanin eta 2003an Bilboko Arte Eder Museoan aurkeztutako atzera begirakoari buruzkoa. Desacuerdos : sobre arte, políticas y esfera pública en el estado español izenburuko gogoeta jardunaldietan parte hartu zuen Líneas de fuerza : audiovisualización del arte contemporáneo izeneko gogoetarekin. Arteleku, urriak 22-23-24. 2010 Jon Mikel Eubarekin eta Sergio Pregoarekin batera PRIMER PROFORMA 2010 izenburuko proiektuan parte hartzen du, Leoneko MUSAC-en, urtarrilaren 30tik - ekainaren 6ra arte.[2019ko azaroak 21] 2013 Hitzaldi bat ematen du Beyond Guernica and the Guggenheim : relations between Art and Politics from a Comparative Perspective izeneko biltzarraren baitan, Renoko Center for Basque Studies, University of Nevada. Gaur egun, Jorge Oteizaren obraren katalogazio arrazoitua egiten ari da, Jorge Oteiza Museoaren ikerketa proiektuen baitan. |